XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IV. GALAXIAK Galaxien azterketarekin hasteko, lehenengo orokortasun batzu ikusiko ditugu segidan gure galaxiaren azterketarekin hasteko.

Azken batez.

Gure Galaxia mota arruntenetakoa da, beraz, berari buruz esango ditugun gauza gehienak galaxia guztiei aplikatu ahal izango diegu.

Jakina denez, galaxiak hiru taldetan banatzen dira beraien morfologia kontuan izanik: kiribilak, gurearen antzekoak eta ugarienak (ezagutzen direnen erdiak gutxi gorabehera); eliptikoak, elipsoide itxura dutelako, askotan nukleorik ere identifikatu ezin zaielarik; eta irregularrak, forma konkreturik gabe.

Galaxia kiribilen artean ere hiru mota bereizten ditugu besoen banaketaren arabera: Sa, Sb eta Sc, lehenengotik hirugarrenera besoak nukleotik gero eta bereiztuagoak dituztelarik.

Antza denez, gure galaxia Sb eta Sc motakoen artean dago, baina hori ere ezin dugu ziurtasun guztiz esan, galaxiaren barnean gaudenez gero oso zaila egiten bait da bere egitura aztertzea.

1.- GURE GALAXIA 1.1.- Konposaketa eta egitura.

Gure Galaxiaren osagaiak ondokoak ditugu: a) Izarrak. Eboluzioko fase guztietan ditugu eta galaxiaren masa gehiena suposatzen dute.